Presoen eskubideen inguruko eztabaidaguneen garrantzia azpimarratu dute Eskoriatzan

Leire Kortabarria 2014ko api. 12a, 16:14

KonpONbidea jardunaldian parte hartu dute 170 bat lagunek.
Presoen giza-eskubideen, konponbidearen eta bakearen inguruko jardunaldietara 170 lagun inguru etorri dira gaur, zapatua, Eskoriatzara, HUHEZIra, Euskal Herri osotik. 10 lan taldetan banatuta, hiru ardatzen inguruan berriketan egin dute: mezua, izaera eta lan-estiloa. Antolatzaileak pozik azaldu dira emaitzarekin, eta gaurkoa moduko guneen beharra azpimarratu dute.

Funtsezko helburua hauxe zen: "euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan lan egingo duen sarea osatze bidean, herritarren protagonismoa lehenestea". Antolatzaileak pozik azaldu ziren emaitzarekin, eta gaineratu zuten "hasierako" ekintza zela zapatukoa.

Ideia berak, lan-mota berria

Goiz erdialdean, lan-taldeen dinamika ia bukatua zegoela, Teresa Todak eta Joseba Azkarragak lehenengo balorazio bat egin zuten eta ekintzaren zergatia azaldu zuten. Todaren esanetan, ideia orokorra hauxe zen: "Dispertsioaren aurka egin behar dugu eta orain arte erabili izan diren ideiekin beste mota bateko lana egin; gobernuak dira giltzak dituztenak, baina gizarteak mugiarazi behar du giltza hori".

Joseba Azkarragak partaideen pluraltasuna azpimarratu zuen, eta hiru kontzepturen gainean lan egingo zutela esan zuen: sakabanaketa, gaixo larriak etxeratzea eta ezohiko legeak buka daitezela.

Gaurkoa bezalako eztabaidarako guneen "beharra eta balioa" azpimarratu dute "Herritar bakoitzak egin dezakeen aportazioa ezinbestekoa izango da hemendik aurrera eta guztiei bide ematea dagokigu".

Martitzenean jakinaraziko dute balorazio orokorra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak