Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen inguruan hausnartuko dute zapatuan Eskoriatzan

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 9a, 15:40

Eneko Olasagasti Donostiako aurkezpenean hizketan, adierazpenaren sinatzaileen izenean.
Askotariko arloetako herritarrek bat egin dute presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatzeko, eta adierazpen bat sinatu dute. Martxoan egin zuten aurkezpena Donostian, eta apirilaren 12rako jarri zuten lehen hitzordua, Eskoriatzan. Herritar Topaketak egingo dituzte, giza eskubideen alde ahalik eta sare "indartsuena eta eraginkorrena" osatzeko. Herritar guztiak deitu dituzte jardunaldi horretan parte hartzera.

Giza eskubideen inguruko hausnarketa egin asmo dute, baita euskal preso, iheslari eta euren hurbilekoen giza eskubideez ere. Horiek errespetatzea eskatzen dute deitzaileek: "Euskal preso eta iheslarien eskubideek errespetatuak izan behar dute. Beraien ingurune sozial afektibotik gertuen dagoen espetxean zigorra betez, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzeari bide emanez eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten neurriak indargabetuz. Presoak bezala iheslariak ere. Haiek herriratu daitezen bideak bilatu behar direlakoan gaude".

"Alderdikeriak eta norberaren etxearen goxoa" utzi eta denek batera bidean aurrera egiteko unea heldu dela adierazi dute, giza eskubideen alde lan egitea "guztiei" dagokielako, euren esanetan: "Ez dugu ulertzen gobernu desberdinek legearen barruan egin daitekeena ez egitea. Eta ez ulertzeaz gain, ez dugu onartzen. Giza eskubideak denon ardura baitira. Alderdikeriak alde batera utzirik, bakea erabat gauzatzeko bidean aurrera egin nahi bada, jendartearen unea heldu dela ondorioztatzen dugu. Hau ez delako gutxi batzuen ardura".

Zapatuan, Eskoriatzan

"Borondate berdina" duten hiritar guztiak gonbidatu nahi dituzte "sare indartsu eta geldiezin" bat osatzeko, eta, horregatik, apirilaren 12an, zapatua, 10:00etan hasita, MUren Eskoriatzako Huhezi fakultatean burutuko duten Herritarren Topaketan parte hartzera animatzeko deia egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak