Eskoriatza normaltasunera bueltatu da

Imanol Gallego 2014ko api. 2a, 19:05
Goizean apurtu den hodi zatia.
Eguerdian gasa moztu behar izan eta gero, langile eta alkateak konfirmatu dute gas zerbitzua normaltasunera bueltatu dela. Horrez gain, suhiltzaileek Txistularien Arratia kaletxora tximinia bateko metalezko 'kaputxoia' erori den teilatua ere ikuskatu dute.

Urbanizazio lan batzuk egiten ari ziren langile batzuek zulatu dute San Marina plazako gas-hodia, "hodiaren azken metroa zen eta ez genekien hor zegoenik", azaldu du Iñigo Almorza langileak. Gertaeraren ostean abisua pasa eta gasa mozteko zailtasunengatik, larrialdi protokoloa martxan jartzea erabaki dute. "Gas asko irten da, eta jendeari leihoak itxi eta etxean geratzeko gomendatu diogu", dio Beñat Herce alkateak.

Naturgas enpresako langileak bizkor bertaratu dira, eta hasierako uneetan hodia mozteko arazoak izan eta gero, bostak aurretik zerbitzua normaltasunera bueltatzea lortu dute.

Ondoren tximina

12:30-13:00ak aldera Txistularien Arratia kaletxoan San Juan kale hasieran dagoen Txistularien Arratia kaletxora alboko etxebizitza bateko tximiniako 'kaputxoi' metalikoa jausi da. Udalak kalea ixtea erabaki du eta arratsaldean suhiltzaileek ikuskatze lanak egin dituzte teilatuan.

Guztia ongi dagoela ikusi arren, alkateak aipatu du, Txistularien Arratia kaletxoa ez dutela bihar (eguena) arte zabalduko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak