Honako ordutegian topatuko dituzte museoko ateak zabalik: goizez, 10:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez, 16:00etatik 19:30era bitartean.
Ontzi komunitarioak zabalik
Bestalde, Udaletik jakinarazi dute apirilaren 1etik 6ra bitartean, auzo horietakoek edukiontzi marroi batzuk izango dituztela irekita organikoa atera ahal izateko. Sistema batetik bestera pasatzean auzokideei ahalik eta eragozpen txikiena sortzeko ahalegina egingo da.
Apirilaren 6an, 19:00etatik 06:00era atera beharko dituzte ontziak zintzilikarioetara. Egutegiarena arabera, organikoaren ateratzeko eguna izango da.