Eskoriatzan apirilaren 6an hasiko dira atez atekoarekin

Mirian Biteri 2014ko mar. 22a, 11:11

Hasierako asmoa zen apirilaren 3an jartzea martxan Eskoriatzan atez atekoaren sistema; baina, azkenean, apirilaren 6an hastea erabaki du Udal gobernuak. Eta sistema berria ezarri ahal izateko beharrezkoa den azpiegitura jartzen dabiltza egunotan, eta herritarren artean materiala banatzen.

Modu antolatuan dabiltza eskoriatzarrak Ibarraunditik pasatzen. Orain arte, Gaztañadui, Hidalga, Jose Arana eta San Juan kaleetan, Santa Ana eta Olazar auzoetan eta Eduardo Gorosarri plazan bizi direnak joan dira; eta gaur, egubakoitza, eta astelehenean, hilak 24, Dorleta eta Elorreta auzoetako, Aranburuzabala kaleko, Antontxu bideko, Olaeta plazako, Aingeru Guarda pasealekuko eta Arbiñostekoen txanda izango da. Honako ordutegian jaso ahal izango dituzte ontziak eta dokumentazioa, Ibarraundin bertan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

Hilaren 25etik aurrera

Jarraian, martxoaren 25etik 27ra bitartean, biak barne, komertzio eta industriak eta elizateetakoak joan beharko dira materialaren bila; eta apirilaren 1ean, 2an eta 3an, San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetakoak eta Gaztañadui kaleko 27 eta 29 atarietakoak. Proba pilotuan edukiontzi marroirako erabilitako giltza eroan behar dute horiek, eta organikorako bigarren ontzia jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak