2014/03/24 11:00

Hitzaldiak

'Belarriak soinu' saio praktikoa

Huhezi, Eskoriatza
Musika irakaskuntzaren inguruan azken urteetan egindako hausnarketak biltzen ditu jendaurreko saio praktiko honek. Belarriaren garrantzia azpimarratzeko eta azalpenak hornitzeko hainbat instrumentu baliatzen ditu (aho-soinua, ukelelea, baxua edo soinu txikia). Herri musikak (trikitixa, folka, rocka…) ganbaratik akademiara, entsegu lokaletik musika eskolara egin duen bideak kezka sortzen dio Joseba Tapiari, musika klasikoa irakasteko pedagogia bera ezartzen ari delakoan herri musikaren esparruan. Sarrera irekia eta debalde da.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak