Bestalde, martitzenean, hilak 11, erakusketa zabalduko dute Ibarraundin, hondakinen bilketa puntuen behin betiko kokapenarekin. Hilaren 13ra bitartean egongo da horren gaineko informazioa ikusgai, museoan bertan dagoen informazio bulegoaren ordutegian: goizez, 10:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara.
Ontziak martxoaren 19tik
Jarraian, sistema erabiltzen hasteko beharrezkoak diren edukiontziak eta gidak banatuko dituzte: martxoaren 19tik 26ra herriguneko etxebizitzetan, modu antolatuan; eta egun horretatik apirilaren 2ra, komertzio, industria eta landaguneetan. Bestalde, Intxaurtxuetan, San Pedron eta Gaztañadui kaleko 27 eta 29. atarietan egindako proba pilotuan parte hartu dutenek edukiontzi marroiaren giltza itzuli beharko dute apirilaren 1ea, 2an eta 3an; eta hondakin organikoarendako bigarren ontzia jaso.
Hainbat edukiontzi tokiz aldatu
Esan bezala, zintzilikarioak, astelehenean hasiko dira zintzilikarioak jartzen. Horrek eraginda, edukiontzi batzuk tokiz aldatu beharko direla, eta beraz, pazientzia eskatu du Udalak.