"Alkateak jakin nahi ez dituen datuak batu nahi ditugu", azaldu du Eskoriatza Garbia plataformako kide batek. Horregatik, kontsulta herriko auzo jakin batzuetan soilik egingo da, "sistema biak probatu dituzten auzotarren iritzia jaso nahi dugu" esan dute Eskoriatza Garbiako kideek. Hortaz San Pedro, Intxaurtxueta eta Gaztañaduiko 27 eta 29 zenbakietako bizilagunek soilik izango dute kontsultan parte hartzeko aukera. "Sistema bat zein bestea defendatzen dutenek bere iritzia era sekretu eta anonimoan emateko aukera da hau" aipatu dute plataformatik.
Prozesu garbia
Beste herri batzuetan kontsultak izandako arazoen ostean, Eskoriatzan, prozesu guztiak notario baten babesa izango du, goizetik arratsalderarte. 23an, goizeko 10:ooetan zabalduko dute hauteslekua, eta parte hartu nahi dutenek arratsaldeko 18:00 bitarte izango dute aukera. Herritarrek euren etxean jasoko dituzte bi bozkak eta prozesua, "prozesua edozein hauteskundetakoaren antzerakoa izango da, bizilagunek baino ezingo dute botoa eman" argitu dute plataformatik.
Ekintza baketsuak
Plataformatik azaldu duten moduan, "ekintza baketsuak", dira eurenak. Eta herrian egindako ekintzak zerrendatu eta gero 4x4 batekin esekitokiak hondatu izana ere baloratu zuten: "Gurea plataforma baketsua da eta horrelako ekintzen kontra gaude, baina prozesu luze eta neketsu honek eragindako ondorio bat da. Ez dugu babesten baina neurri batean, ulertu egiten dugu" . Horregatik, azaldu dutenez "hitzari garrantzia emateko", antolatu duten hurrengo domekako kontsulta.