Ibarraundi museotik gogorarazi dute ekimen horrekin zuhaitzek "gure bizitzan duten garrantzia" adierazi nahi dela, eta ume jaioberri bakoitzak zuhaitz bana izango duela. Aurten, Ibarraundi museoaren inguruan landatzea erabaki dute: pago gorriak eta intxaurrondoak.