Azoka ekologikoa egingo dute bihar Ibarraundin

Mirian Biteri 2013ko abe. 12a, 10:42
Glow kooperatiba barruan dagoen Ekolore plataforma eta Udala elkarlanean, ekologiarekin lotutako ekintzak antolatzen dabiltza egunotan. Horren bueltan, bihar, zapatua, azoka ekologikoa egingo dute Ibarraundi museoan.

Batetik, askotariko komertzioek eskainitako produktuak salduko dira bertan: hain justu ere, barazki freskoak, te eta txokolate ekologikoak, material birziklatuekin egindako apaingarriak eta berritutako bizikletak; eta hainbat produktu ere dastatu ahal izango dira azokan bertan.

Zenbat dakigu ekologiaz?

Gainera, museoan bertan familiei zuzendutako ekintzak egingo dituzte: esaterako, erronka eta proba txikiak ekologiaren inguruan zenbat dakigun ikusteko jokoak egingo dituzte.

Azokak 10:30ean zabalduko ditu ateak, eta 14:30ean itxiko ditu. Arratsaldean, ostera, dastatzeak, jokoak eta antzerkia izango dira. Horrez gain, Arizmendiko Almen guneko ikasleek egindako apaingarriak ere ikusgai egongo dira han.

Hona hemen egitaraua:

  • 10:00-14:30 Azoka
  • 11:00-13:00 Ekologia familian lantzeko jokoak
  • 15:30-17:30 Dastatzeak eta familian lantzeko jokoak
  • 18:30 Haurrendako antzerkia: Galtzagorriei to! Inaxito!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak