Saioak bi ordu inguru iraungo du eta debalde izango da; interesa dutenek, baina, aurretik eman behar dute izena.
Bestalde, abenduaren 11an egingo den bigarren tailerra helduei zuzenduta dago; birziklatutako materialarekin altzariak egiten ikasiko dute. 18:30ean hasiko da, eta hori ere bi ordukoa eta debalde izango da.
Hilaren 14an, azoka
Horrez gain, hilaren 14rako azoka eguna gertatzen dabiltza; produktu ekologikoak eskaintzearekin batera, familian lantzeko jokoak eta kafe, te eta dultze dastatzeak egiteko asmoa dute antolatzaileek egun horretan.