Salatu gura izan du Hondakinen Mahaia Eskoriatzako herriak "zabal" arbuiatzen duen sistema "ezartzeko" erabili dutela.
EAJ alderdiaren jarrera ere kritikatu du, honakoa esanda: "Bildu atez ateko sistema ezartzeagatik errudun da; baina EAJ ere bada, Bilduri gura duena egiten utzi diolako eta Gipuzkoako Gobernuari ez dioelako beste proposamen batekin aurre egin".
Udalean eta kalean
Jose Luis Canteroren taldeak nabarmendu du "beti" egon dela atez atekoaren kontra eta horren bueltan hainbat mozio aurkeztu dituela Udalean. Horrez gain, herrian antolatu diren protestetan ere parte izan duela gogorarazi du.