Astelehenean hasi ziren Intxaurtxueta eta San Pedro auzoko eta Gaztañadui kaleko 27 eta 29 atarietako bizilagunak hondakinak gaika batzeko proba pilotuan parte hartzen. Horren aurka azaltzeko egin zuten manifestazioa atzo. "Inposaketa" eta "Ez dugu nahi" bezalako oihuak entzun ziren.
Eguenero "pintxo-pito"
Desobedientzia zibilerako kanpaina hasi zuten atzo. Hondakinak atez ateko sistemaren bitartez sailkatu beharrean; betiko moduan, edukiontzietan egingo dutela adierazi zuten Eskoriatza Garbikoek. Horrela, astero egingo dute hitzordua herriko beste auzo batzuetara joan eta bertan dauden edukiontzietan kartoia eta edukiontziak sailkatzeko. Hitzordua eguenero izago da 18:30ean, kiroldegi aurrealdean.