Zegokienen %77k jaso du Eskoriatzan sistema berrirako materiala

Jagoba Domingo 2013ko aza. 2a, 15:49

Komertzio eta erakundeei dagokienez, berriz, edo materiala jaso edo sistema berrira moldatzeko Hondakinen Bulegoarekin kontaktuan jarri denek egin zutela jakinarazi dute. Bulegoak eta Udalak "oso positiboki" baloratu dute kopurua. Bestetik, sistema berriaren gaineko formazio saioak egingo dituzte datozen egunetan.

Astelehenean da martxan hastekoa herriko zenbait auzotan proba modura jarriko den hondakinak batzeko sistema berria, eta honen gainean informazio zehatzagoa emateko ordubeteko formazio saioak egingo dituzte Ibarraundin: azaroaren 6an eta 8an 11:00etan, eta hilaren 12an 18:00etan. Asteotan sortu daitezkeen "zalantza edo arazoak" argitzeko Ibarraundin bertan dagoen Hondakinen Kudeaketa Bulegora jotzera dei egin dute.

Bestalde, Hondakinen Kudeaketa Bulegotik jakinarazi dute zegokien etxebizitzen %77k jaso zituztela sistema berrirako ontziak eta materiala aurreko astean horretarako jarritako egunetan. Komertzio eta erakundeei dagokienez, berriz, edo materiala jaso edo sistema berrira moldatzeko Hondakinen Bulegoarekin kontaktuan jarri denek egin zutela jakinarazi dute. Bulegoak eta Udalak "oso positiboki" baloratu dute kopurua. Jaso ez zituztenek Ibarraunditik pasa behar dutela adierazi dute –astelehenetik egubakoitzera; egubakoitzean goizez bakarrik–.

Bestalde, proba pilotoa aztertu eta hobekuntzak proposatzeko, jarraipen batzorde bat sortuko da herrian; bertan izango dira udaletxeko ordezkariak eta teknikariak, eta sistema berrian parte hartuko duten herritarrak ere gonbidatuta daudela adierazi dute bulegotik. Hondakinen Kudeaketa Bulegoarekin kontaktuan jarri behar da parte hartzeko. Abendu hasierarako egingo da jarraipen batzordearen lehenengo deialdia.

Azkenik kaleko garbiketaren nondik norakoen berri ere eman dute: "Parke eta kaleetan jarri diren zaborrontzi berriak gaika jasotzen dira egun ezberdinetan; hau da, egun bakoitzean hondakin mota bakarra eta errefusa jasotzen da. Dena den, jasotzaileak nahastutako hondakinak ikusten baditu gaikako ontzi batean, orduan errefusararekin nahasten du". Hondakinen inguruko zalantzetarako bulegoarekin harremanetanjartzera dei egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak