Halaber, zabor organikoa botatzeko edukiontzietako giltza ere jasoko zuten herritarrek, baita hiztegi bat ere zalantzak izatekotan erantzuna topatzeko. Komertzioek aldiz, jasoko dituzte euren ontziak. Informatzaileak pozik azaldu dira, ez baita jende pilaketarik egon ontziak jasotzerako orduan. Leire Urkizu informatzaileak adierazi du "erantzun positiboa jasotzen ari gara, jende asko hurbildu da informazio eske eta zalantzak argitzera".
Bilketa sistema hau azaroaren 4an jarriko da martxan proba pilotu bezala herriko iparraldean kokaturiko etxebizitzetan. Hiru hilabetez proba egin eta ondoren hobekuntzak proposatuko dituzte.