Francisco Etxeberriak Gerra Zibileko hobiak izan zituen berbagai

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 18a, 14:44

'Gerra Zibileko hobiak' izeneko berbaldia eskaini zuen eta biktimak hartu zituen ahotan Francisco Etxeberria auzitegi medikuak atzo Eskoriatzan. Gerrako zein diktadurako biktimak izan ziren berbaldiko protagonistak, eta guztiek udten hiru eskubideri buruz ere hitz egin zuen, hain zuzen egiari, justiziari eta ordainari buruz. 

Eskoriatzako EAJ bere mendeurrena ari da ospatzen. Antolatutako ekitaldien artean, atzo Francisco Etxeberria auzitegi medikuak berbaldia eskaini zuen.

Jende ugariren interesa piztu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentearen hitzaldiak. 10 urte daramatzate Eusko Jaurlaritzako justizia sailaren laguntzarekin batera ikerketak egiten. Gerra zibil eta diktaduran desagertutakoak, kartzela zigorrak zein errepresioa sufritutakoak dira ikerketen oinarri.

"Erakundera bertaratu diren 1.000 euskal familia inguru atenditu ditugu. Guk alderdi teknikotik informazioa bilatzen eta testigantzak grabatzen saiatzen gara, eta zenbait kasutan, baita hobiak irekitzen ere. Eta dena ongi joaten bada batzuetan identifikazioak ere lortzen ditugu, baina ez beti".

Egia, justizia eta ordaina

Biktima guztiek dituzten oinarrizko hiru eskubideri buruz egin zuen berba: egia, justizia eta ordaina. "Lehenengo egia ezagutu behar da, horrek gero prozesu administratiboak eta judizialak irekitzea ahalbidetzen duelako".

Eta dena ongi joan ezkero, ordainen bat ere bilatzen da, baina batzuetan zaila izaten da, erreparazioa ezinezkoa delako. Baina sarritan familia bat elkarrizketatzea, edo dokumentazio lana egitea edo hobi bat irekitzea ordain bilakatzen da".

Hobiak irekitzeke

Gipuzkoan oraindik ere ireki gabeko hobiak daudela adierazi zuen Etxeberriak. Salaketa edo eskaerarik jaso ez denez ireki gabe daude horiek Etxeberriaren esanetan. Toki horiek memoria-toki bezala utzi ahal dira bere ustez, edo Udalek eskatuta, ireki daitezke, esaterako.

Dena dela, azken aldian "hedabideei esker neurri batean", orain arte berba egin gura ez zutenek euren testigantzak eman dituzte, eta poliki-poliki badoaz hobiak irektizen.

Lasa eta Zabala kasuaz

Etxerreberriaren esanetan ez du horrenbeste axola gertakariak noiz eta non gertatu ziren, giza-eskubideen urraketak ez duelako distantzia geografikorik ez eta denbora distantziarik. 

Horren harira, Lasa eta Zabalaren desagerpenari buruz galdetuta, 30. urteurrena igaro berri denez, honakoa gaineratu zuen: "Ukaezina da gure belaunaldiaren historia garaikidearen parte dela. Zorionez ia guztiz argitu zen. Baina gerra zikina, estatuaren gerra zikina izan zen gertaera horren baitan, argitzeke dauden beste kasu batzuk daude. Eta nork daki argituko diren egunen batean. Hori lortzeko lanean segituko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak