Gerra Zibileko lehen hiru hilabeteak Leintz bailaran nolakoak izan ziren mintzagai Ibarraundin

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 9a, 22:06

Eskoriatzako EAJren 100.urteurrena ospatzeko hainbat ekitza antolatu dira eta horietako bat izan da, Iñaki Goiogana historialariak eskainitako hitzaldi hau. "Gerra Zibileko lehen hiru hilabeteak Leintz Bailaran" izenburupean garai hartan izandako bizipenak ekarri ditu gogora.

Iñaki Goiogana historialari lekeitiarrak hitzaldia eskaini du Eskoriatzako Ibarraundi Museoan herriko EAJren 100.urteurrena ospatzeko antolatu dituen hitzaldi, erakusketa eta proiekzioen barrruan. 1936. urtean hasi zen Gerra Zibila haintzat hartuz, gure bailaran izandako eragin politiko eta sozialen inguruan aritu da Iñaki. Baita gaur egun historia gogora ekarri eta herritarrengan sortutako jakinminaz ere. Historalariaren ustez, "herritar ugarik daki euren senidetakoren bat gerran egon zela, bertan hil zela, borroka egin zuela, alde batean edo bestean, baina badakite han izan zirela eta zer gertatu zitzaien jakin gura dute".

Hiru hilabetez iraun zuen gerrak bailaran, uztailetik irailera bitarte; "urri hasieran, frontea gelditu zen eta Gipuzkoa osoa frankisten eskura geratu zen Eibar izan ezik. Gerra gogorra izan zen" adierazi du historialariak Eskoriatzako Ibarraundi museora hurbildutako pertsonen aurrean.

Ekintza gehiago hil honetan

Hurrengo egun eta astetara begira, hainbat ekintza antolatu ditu Eskoriatzako EAJak urteurrena ospatze aldera. Besteak beste Agirre Lehendakariaren inguruko proiekzio bat, Aitzorrotzera igoera, Pako Etxeberriaren hitzaldia, Tor magoaren inkuskizuna eta alderdikideei omenaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak