'Transition' eredua berbagai izan zuten Ibarraundin

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 18a, 17:09

Iñigo Iñurrategi MUko irakasle eta Lankiko kideak 'Transition Towns eredua, kooperazioko beste modu bat' berbaldia eskaini zuen atzo Ibarraundin. Hain zuzen ere herrian hondakinen inguruan egiten ari diren kanpainaren baitan antolatu zuten berbaldia.

Eskoriatzan hondakinen gaineko kanpaina egiten ari dira Bildu, Ezker Anitza, PSE eta Eskoitza Zero Zabor taldearen ekimenez, eta egitarauaren baitako ekimena izan zen atzokoa.

Transition Towns delako eredua hartu zuen hizpide Iñurrategik. Arazoiei modu global batetan irtenbidea eman barik, tokian tokiko irtenbideak bilatzearen garrantzia azpimarratu zuen. "Hondakinen gaiari zuzenean eragiten dio; izan ere, transition ereduak gaur egungo ereduaren bideragarritasunik eza ipintzen du mahai gainean".

Transizioa berez, jasangarria izango litzatekeen eredu baterako aldaketa izango litzateke. Eta horren barruan kontsumo eredua eta horrek sortzen duen hondakinen tratamendu egokia sartzen da Iñurrategiren esanetan. Hala, bertaratu zirenak ahalik eta hondakin gutxien sortzeaz eta sortzen denetik ahalik eta gehien berrerabiltzearen garrantziaz kontzientziatzea bilatu zuen.  Eta horretarako, tokian tokiko ekintzak burutu behar direla esan zuen.

Erakusketa, kalera

Kanpainaren baitan beste ekimen batzuk ere ari dira aurrera eramaten Eskoriatzan, tartean, hondakinen problematikari buruzko erakusketa.

Erakusketak Ibarraundi utziko du gaur eta bihar. Hala, kalera irtengo da eta gaur eguena, Olaetan egon da goizez eta Intxaurtxuetako partxisean arratsaldez. Bihar goizean berriz, Gorosarri plazan ipiniko dituzte erakusketako panel informatiboak, azokara bertaratzen diren herritarrei mezua helarazteko asmoz.

Uztailaren 22an eta 23an berriro ere Ibarrraundira itzuliko da erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak