Hilaren 9an energiari buruzko hitzaldia egingo dute ostera Eskoriatzako Ibarraundin

Mirian Biteri 2013ko uztailaren 3a

Martitzenean, uztailak 9, etxeko fakturetan aurrezteko azalpenak emango ditu ostera Ibarraundi museoan praktiketan dabilen Eider Roak. 18:00etan gazteleraz izango da hitzaldia Ibarraundin; eta 19:00etan, euskaraz.

Horrez gain, Udalak energiari buruzko programa berria jarri du abian. Honako zerbitzuak eskainiko ditu irailera arte museoan: energia kudeaketa kontsumorako gomendioak ematearekin batera, birgaitze proposamenak, diru laguntzen gaineko informazioa eta energian gaineko zalantzak argituko dizkie Roak eskoriatzarrei.

Honako ordutegia izango du: astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 13:00etara; eta martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak