Tantaidui hariztira irteera gidatua dago domekan Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko maiatzaren 10a

Eskola Agenda XXI programaren bueltan, Tantadui hariztira irteera gidatua antolatu dute domekarako Ibarraundi eta Leintz Gatzagako museoek. 09:30ean irtengo dira Ibarraunditik.

Herritar guztiei dago zuzenduta gatz museoko Aitziber Gorosabelek gidatuko duen zailtasun txikiko mendi irteera hori. Ibarrundi museotik hariztirantz abiatuko dira, lehenengo autoz, eta gero oinez.

Irteerak 1,5 euro balio du; egunean bertan ordaindu ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak