Eskoriatza Garbiak 5. edukiontziaren aldeko esku orriak banatu ditu

Mirian Biteri 2013ko apirilaren 12a

Eskoriatza Garbiak atez atekoaren kontra eta 5. edukiontziaren aldeko ekintzak antolatzen dihardu. Gaur goizean informazio mahaia jarri dute merkatu txikia ondoan. Esku orriak banatu dituzte eskoriatzarren artean. Horietan, besteak beste, 1.495 eskoriatzarrek 5. edukiontziaren alde egoteko dituzten arrazoien berri ematen da.

Ez da asteon herri plataformak egin duen ekintza bakarra. Atzo arratsaldean, Eskohitza prozesu parte-hartzailearen heriotza salatzeko, hileta antzeztu zuten autobus geltoki eta plaza artean; hileta-kutxa erabili zuten ibilbide horretan. Plazara iristean, manifestua irakurri zuten, eta informazio orriak eta doluko begizta beltzak banatzearekin batera, doluminak jaso zituzten idatziz.

Ekintza horrekin bideoa egin dute Youtubera igotzeko asmoz. Horretaz gainera, ‘Los cuentos de la basura’ izeneko bloga ere jarri dute martxan. Antolatzen diharduten ekintzen berri emateaz gain, ekarpenak ere jasotzen dituzte horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak