Ohar batean jakinarazi dute herritarrek prozesuan parte hartzeko duten "gogoari erantzunez", aurreikusita zituzten ekintzak atzeratzera behartuta sentitu direla. Horren harira, honakoa nabarmendu dute: "Eragina handiagoa izan dadin, ekintza horiek hobeto antolatu nahi ditugu, parte-hartzea kontuan izanik. Gainera, jakinarazi nahi dugu ekintza guztiak aurrez iragarriko ditugula".