Zuhaitz Egunaren harira, 21 arbola landatu dituzte goizean Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko urtarrilaren 27a

Debagoiena mailan, urteko lehen Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean Eskoriatzan; denera, 21 arbola landatu dituzte tren geltoki zaharra eta Zubia enpresa arteko bidegorri zatiko berdeguneetan.

Ibarraundi museoan zegoen hitzordua eginda, eta 11:00ak pasata zirela, 60 lagun inguru heldu dira berdeguneetara; askotariko adinetako eskoriatzarrak batu dira han: bere aulkitxoan bero-bero zeuden haurtxoetatik hasi eta hunkituta zeuden guraso eta aitaita eta amonekin bukatu.

Aitxurrak hartu eta jarraian hasi dira landareak landatzen, euri tantak botatzen hasita zegoen-eta. Aurreko urtean jaiotako haur bakoitzeko zuhaitz bat landatzeko ohitura egon da orain arte. Aurten, baina, hori aldatu behar izan da, Eskoriatza zuhaitzak landatzeko toki barik geratu da-eta. Hala, batzuek, ume bakoitzeko zuhaitz bana jarri duten bitartean, beste askok, ostera, koadrilaka egin dute.   

Hori bai, zuhaitza landatu ostean, argazkia atera dute parte-hartzaile guztiek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak