Pagadien kudeaketaren gaineko berbaldia dago gaur Eskoriatzako Ibarraundin

Mirian Biteri 2013ko urt. 25a, 12:22

'Pagadien kudeaketa gaur egun' lelopeko hitzaldia antolatu dute gaurko, 19:00etan, Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Interesa duten guztiei dago zabalik berbaldia.

Hiru hizlarik parte hartuko dute horretan: Bixente Dorronsorok, Gipuzkoako Aldundiko teknikariak, etorkizunari begira Gipuzkoan gaur egun dagoen ikuspegi orokorraren berri emango du, eta basoak birsortzeko kontuan izan beharreko jarraibideez jardungo du. Fernando Otazuak, basogintza elkarteko gerentea, eta Euskal Herriko pagadien egoeraz egingo du berba. Eta Javier Beitiak, basolanak egiten dituen enpresa bateko arduradunak, basoan zer nolako lanak egin daitezkeen, basoak nola zaindu eta lan horiek dituzten kostuen berri emango du.

Gai horien gainean eztabaidatzeaz gain, Gatzagako, Bolibarko eta beste leku batzuetako pagadiak ikusteko bisita proposatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak