Erakusketako gune bakoitzean hauxe ikus daiteke:
- Sortzen ditugun hondakinak, zenbakitan: Debagoiendar bakoitzak bereizita 33 kg. beira, 1 kg. hondakin organiko, 50 kg. paper eta 10 kg. ontzi arin botatzen ditu urtean. Nahastuta, berriz, 280 kg. hondakin.
- Antzuolak lortu du: 2011n hondakinak biltzeko sistema aldatu zuten Antzuolan eta geroztik askoz ere zabor gutxiago sortzen dute. Antzuolar bakoitzak bereizita 33 kg. beira, 84 kg. hondakin organiko, 33 kg. paper eta 27 kg. ontzi arin botatzen ditu urtean. Nahastuta, berriz, 25 kg. hondakin.
- Hondakinak ez dira zaborra: Birziklatzeko jasotzen diren papera eta kartoia, ontziak, beira eta pilak ez dira zaborra. Baliabide garrantzitsuak dira, eta balio ekonomikoa dute. Hala, haien salmentatik 469.643,84 euroko sarrera izan zuen Debagoieneko Mankomunitateak 2011n.