Atez ateko sistema bertatik bertara ezagutzeko irteera egingo dute zapatuan, Antzuolara. Atez atekoa zertan datzan eta sistema horren inguruan edozein herritarrek dituen kezkak zuzenean azaltzeko aukera izango da. Antzuolara egingo duten irteera hori guztia gertutik ezagutzeko eta handik bueltan, kale agerraldia egingo dute Eskoriatzan, Eskoriatza ere 0 zabor norabidean lelopean.
Zapatuko irteerarako autobusak antolatu dituzte eta izena emateko bideak hauexek dira: telefonoz, 943 71 54 53 zenbakira deituta, eta mailez, ingurumena@eskoriatza.net helbidera idatzita.