Hiri hondakinen hitzaldi sortaren balorazio positiboa egin du Udalak

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko maiatzaren 17a

Eskoriatzan ere zero zabor norabidean hitzaldi zikloa garatu da bi aste hauetan eta Udalak balorazio oso positiboa egin du. Izan ere, bertaratutako herritarrek planteatutako kezka guztiei erantzuna eman zieten udaleko ordezkariek. Hiru bilera egon dira, bi herrigunean eta bat elizateetan, eta guztira 110 pertsona inguru bertaratu dira.

Herritarrek ere oso ondo baloratu zituzten bilerok, Udalak banatutako inkestetako emaitzen arabera. Gainera, Antzuolara hilaren 26an egingo den bisitarako hainbat lagunek izena eman zuten eta autokonpostaje kanpainan parte hartzeko nahia azaldu zuten bileretara joandako 32 herritarrek.


Autokonpostaje kanpaina


Bileretara joan ez ziren herritarrek aukera dute autokonpostaje kanpainan parte hartzeko, ingurumena@eskoriatza.net helbidera idatzita edo 943 71 54 53 telefonora deituta.


Bestalde, hilaren 23an kafe tertulia egingo da Olazar jubilatuen elkartean, 17:00ean. Tertulia horretan zenbait antzuolarrek euren esperientzia partekatuko dute tertuliara joango diren eskoriatzarrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak