Hondakinen kudeaketaren inguruko batzarrak, bihartik aurrera

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko maiatzaren 7a

Maiatzean zehar atez atekoa gertutik ezagutzeko aukera emango duten hainbat ekintza izango dira herrian. Egunotan hiru batzar egingo dira: bi herrigunean bizi direnen biztanleei zuzendutakoak eta beste bat elizateetako herritarrei bereziki zuzendutakoa. Lehenengoa bihar, martitzena, izango da 18:30ean Ibarraundi museoan.

Eskoriatza ere, zero zabor norabidean kanpainaren barruan, herritarrei zuzendutako hainbat batzar deituko dituzte. Batzarretan, hondakinen arazoari irtenbidea emateko proposamena aurkeztuko du Udalak, eta atez atekoa martxan dagoen herri batetako pertsona baten esperientzia ezagutzeko aukera ere egongo da. Hiru batzar egingo dira: bi herrigunean bizi direnen biztanleei zuzendutakoak eta beste bat elizateetako herritarrei bereziki zuzendutakoa.


Batzarrak


Lehenengo batzarra bihar, martitzena, izango da, 18:30ean, Ibarraundin, euskaraz. Hurrengoa eguaztenean izango da, 19:30ean, toki berean, elizateetako biztanleei zuzenduta. Hirugarren batzarra hilaren 15ean izango da, martitzenean, 19:30ean, gaztelaniaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak