Erakusketa ibiltaria atez atekoa ezagutzeko

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko maiatzaren 4a

Hondakinen inguruko informazio kanpainarekin jarraituta, Eskoitza Zero Zabor taldeak, udalaren laguntzarekin, ekimen berri bat antolatu du egunotarako. Gaur, egubakoitza, eta etzi, domeka, erakusketa ibiltaria jarriko dute ikusgai herriko bi lekutan. Gaurko erakusketa arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da Intxaurtxuetan, eta domekakoa, berriz, 18:00etatik aurrera herriko plazan.

Erakusketa ibiltari horretan hondakinen kudeaketaren inguruan sortu diren arazoak ezagutu eta atez ateko hondakin bilketaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izango du edozein herritarrek.

Gertutik ikusi ahal izango da zer den zintzilikario edo konpostagailu bat. Organikoak jasotzeko kuboa nolakoa den ere ikusi ahal izango da eta konposta edo errefusa zehazki zer den ere jakin ahal izango da. Atez atekoaren gaineko kezkak argitzeko modua izango da, beraz, egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak