Maixol Iparragirrek gose greba bertan behera utzi du

Maider Arregi 2011ko irailaren 24a

Maixol Iparragirreren gaineko euroagindua atzeratu egin dute. Hala, Iparragirre preso eskoriatzarrak, beste bost kiderekin batera, gose greba bertan behera uztea erabaki du. Kartzelako bizi baldintzak hobetzea ez dituzte lortu, baina, bai euroagindua atzeratzea. Bi helburuetatik bat lortu dute eta horregatik gose greba eten dute. Hala ere, bizi baldintzak hobetzeko, bestelako borrokekin jarraituko dutela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak