Maixol Iparragirre ez dute Espainiara eroango

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 16a

Bart gauean aditzera eman dute Frantziako epaitegiek Maixol Iparragirre eskoriatzarra ez dutela Espainiara eroango eta, hortaz, ez dutela euroagindua beteko. Martitzenean epaitu zuten Bordelen eta mahaiaren gainean izan zen Espainiako epaitegien eskaera Iparragirre Espainiara eroan eta han deklarazioa hartzeko. Baina, epaiketan, fiskalak berak ere ez zuen eskari hori aintzakotzat hartu eta epaileek erabaki dute ez betetzea euroagindua.

Iparragirre, edozelan ere, gose greban dago, hark eta Lyon-Corbas (Frantzia) espetxean dauden beste euskal presoek "bizi duten egoera salatzeko", eta euren bizi baldintzak hobetzeko egindako eskariak aintzat ez dituelako hartu espetxeko zuzendaritzak.

Joseba Garitonandia eskoriatzarrak, Iparragirren lagunak, adierazi du martitzenean, epaiketaren ostean, haizean atera zutela epaitegitik Maixol Iparragirre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak