Eguerdi partean, gainera, hamarretakoa emango diete bisitariei: taloak eta beste.
'Ikusi eta ikasi'
Orain arteko bisitariak gustura asko ibili dira kuxkuxeatzen, eta gehienek dioten moduan, “ikasten”; azken batean azokan erakusgai dagoen gehiena berria da-eta, edo gehienok ezagutzen ez duguna.
Hortxe aukera, beraz, esamoldeak dioen moduan, ikusi eta ikasteko.