2026ko urriaren 1ean hil zen, 67 urte zituela.
Urriaren bata aurten
esnatu zaigu arraro
lurtarron mundutik beste
norabait zara igaro.
Gorputzez txiki-txikia
izanagatik zeharo,
utzi duzun hutsunea
ezin bete gaude, klaro…
Zure lagunon bizitzak
poztu dituzu oparo
zure barreak loratu
baitu edozein urtaro,
eta gure bihotzetan
izango zara luzaro,
bizitza zure alboan
ederra izan da, Txaro.
-
Haren aldeko ondra-meza larunbatean izango da, urriak 10, 19:30ean, Oñatiko Agustindarren elizan.
-
Bihotzez eskerrik asko jasotako maitasun eta babes guztiagatik.
Oñatin, 2026ko urriaren 8an