2019ko urtarrilaren 29an hil zen.
Laurogei eta zazpi urtetan
zenbat lan, zenbat izerdi;
familia bat osatu eta
sustraiak errotzen segi.
Goenkaletik trenbiden gora
bizi poza zen ageri:
Tabernak urrun, baratzan goza
zure txoko “haize mendi“.
Zuk utzitako arrasto hori
gurekin geratu bedi!
—
Eskerrik asko egun hauetan gure senar, aita, aitita, eta Bergarako Saturrekin akordatu zaretenoi
eta gertukooi babesa eta dolumina adierazi diguzuenoi. Besarkada handi bana guztioi!
Bergaran, 2019ko otsailaren 7an.