Oroigarria

Ramon Eraña Gallastegi

2015eko irailaren 18an hil zen.

 

Nola bideak ohituta
dauden zure oinatzera
nola dauden dantzariak
zure doinuen haizera
nola dauden han zein hemen
zure elkartasunera
eta nola ohituta gu
babesaren epelera

Nola ez garen helduko
hutsuneak betetzera
gau argiz begiratzean
izarrei zeru beltzera
korrika sumatzen zaitut
izar batetik bestera
hemen biharko beharko
dugun iparra piztera

-

Urteurreneko meza zapatuan izango da, irailaren 17an, 19:00etan, Aretxabaletako parrokian.
Irailaren 18an, domeka, 12:00etan, errautsak botako dira Otalako Zelaian.

Aretxabaletan, 2016ko irailaren 15ean.

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.