2025eko abenduaren 24an hil zen, 84 urte zituela.
Gazte zinela tinko helduta
etxe aginte makila
Errekaldeko behien hausnarrez
bizi giro borobila
belardi, baso eta zuhaitzen
jakindurian abila
Besarkada bat, muxu goxo bat
bihotzez eskerrak mila.
-
Eskerrik asko egun hauetan babesa eta gertutasuna adierazi eta gurekin egon zareten guztioi. Bihotz-bihotzez besarkada handi bana, familaren izenean.
Haren arimaren aldeko ondra-meza urtarrilaren 10ean izango da, 19:00etan, Agustindarren elizan.
Oñatin, 2026ko urtarrilaren 7an