Oroigarria

Patxi Basauri Elkoro

2024ko urriaren 9an hil zen, 79 urte zituela. 

Elgetako Udalak eta bere langileek saminez jakinarazten dute gure alkate ohiaren, Patxi Basauri Elkororen, heriotza.
31 urtez gure herriaren gidari izan zen, eta urte haietan guztietan gure herriaren alde eskainitako dedikazioagatik beti izango dugu gogoan. 

Haren familia eta lagunei gure doluminik zintzoenak helarazten dizkiegu, 
eta bihotzez eskertzen dugu gure herriaren alde egindako lana.

Betiko esker onez eta maitasunez gogoratuko zaitugu.
Goian bego.

Elgetan, 2024ko urriaren 10ean

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.