Esker ona

Marina Perez de Mendiguren Fernandez de Retana

2017ko azaroaren 24an hil zen, 77 urte zituela.


Hileta-elizkizunetara etorritakoei eta samin-agurrak bidali zenizkigutenoi eskerrik asko, sendikoen izenean.

Guretzat: emaztea, ama eta amama.
Herriarentzat: Marina, errekadista.

Hil-hurren, familiarentzako izan zenituen hitzek,
zeure nortasuna azaleratu zuten azkenengoz: gogorra;
indar trinko hori baitzen besteekiko zure ardura adierazteko modua.

Etxean itxi dozu hutsunie.
Betiko maitie izango zaittugu.
Agur, gero arte!

Senarra, alaba eta biloba.


Haren aldeko meza domekan izango da, abenduaren 3an, 12:00etan,
Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian.
Bertaratuko zaretenoi aldez aurretik eskerrik asko.

Arrasaten, 2017ko azaroaren 30ean.

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.