Esker ona

Maria Pilar Zubillaga Altube

2025eko abenduaren 25ean hil zen, 96 urterekin.

Beratzi hamarkada pasatxo
hasi zan zure bidia,
gerria, erbeste, gerraoste
diktadura ta gosia.
Bizitza gogor hasi bazan be,
lortuaz aurre eittia,
pelukera fin, lagunen lagun,
etxekuen zaintzailia. 
Bihotz-bihotzez maitte zaittugu 
ta eskerrik asko, tia!

-

Eskerrik asko egun hauetan babesa eta gertutasuna adierazi, 
hiletara etorri eta gurekin egon zareten guztioi. 
Bihotz-bihotzez besarkada handi bana, familiaren izenean.

Aretxabaletan, 2026ko urtarrilaren 2an

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.