1 2 »

Oroigarria

Maria Asuncion Udabe Osa

(Roman Ibarraren alarguna)

2019ko apirilaren 30ean hil zen, 91 urte zituela.

Xamurtasunean gogor
Gogortasunean ausarta
Urte hauetan denetan
Emakume eredu izanda
Familiaren babesean
Arnastu duzu azken hatsa
Gure bihotzetan betiko
Izan zara amama aparta

Zaila izango da denontzat
Sentiko dugu zure arnasa
Itsasoan jaioa zara
Itsasora doa zure errautsa
Zauden lekuan zaudela
Zure indarra ez da falta
Eskerrik asko, amama
Izar bat zerura doa

Bergaran, 2019ko maiatzaren 2an.

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.