1 2 3 4 5 6

Oroigarria

Mari Angeles Lete Arkauz

2026ko urriaren 19an hil zen, 66 urte zituela.

Kolpe latzenak gaindittu eta
ustekabian erori.
Udazkenian orbel goibelez
patuak dosku igorri.
Danontzat izan zara izenez
zenuen aingeru hori,
Kurtzebarriko argixak malko,
Mendiola itxi dau gorri.
Zure indarra familiari,
maite zaittuen orori.
Aintza zeruan aldamenetik
aspaldi joan zan Bittorri.
Hegaz badoian txoritxo honekin
batera barriz bi txori.
 
 

Uxarteko prima-primuak.

Mendiolan, 2026ko urriaren 21ean

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.