2024ko abenduaren 31n hil zen, 104 urte zituela.
Izotzaren zuriak estaltzen
zituen belardiak,
eguzkiaren printzak edertzen
Urtikoako baserri inguruak.
Gabon Zahar egun distiratsuan
agurtu gaituzu hega askean.
Zure adorea eta maitasuna
betiko gure bihotzetan.
Etxekoak.
—
Eskerrik asko egun hauetan babesa eta gertutasuna adierazi,
hiletara etorri eta gurekin egon zareten guztioi.
Bihotz-bihotzez besarkada handi bana, familiaren izenean.
Aretxabaletan, 2025eko urtarrilaren 3an