Angiozarren hil zen 2014ko ekainaren 2an, 18 hilabete zituela.
Angiozar ilun-ilun geratu da
gure artetik ixil-ixilik joan zara.
Zure irrifarra, alaitasuna eta bihurrikeriak beti gogoan,
ez ditugu ahaztuko.
Indar gutxi eta zer esan ez dakigula
zure amatxo, aitatxo eta familiari laguntasuna ematea besterik ez zaigu geratzen.
Zuk utzitako hutsunea betetzea zaila izango da.
Besarkada eta patxo haundi bat, maitxia!
Angiozarko lagunak.
Bergaran (Angiozar), 2014ko ekainaren 4an.