2025eko irailaren 12an hil zen, 71 urte zituela.
Bidelaguna: Konsuelo Errasti Alzelai.
Juan Mari,
zenbat une zoragarri
gurea, maitasun hilezkorraren kabi
bizitzan, zu gidari;
ausentziaren gau ilunean, nere argi.
Une oro hemen nauzu
zure eztiaren egarri
baina eskertuta eta pozik
zurekin bizitakoari kantari.
-
Urteurreneko meza domekan izango da, irailaren 20an, 12:30ean,
Bergarako Santa Marina elizan.
Elizkizunetara joango zaretenoi eskerrik asko, sendikoen izenean.
Bergaran-Aramaion, 2026ko irailaren 14an