2026ko martxoaren 14an hil zen, 87 urte zituela.
Argazki maiztu hartan oraindik
lurra goldatzen zabiltza
lur zaharrak fruitu berriak
eman ahal zitzan giltza.
Bizitza bati erantsi grina
nahiz hark ekarri aldika mina
eta horren bortitz brintza.
Amamaneko elkarrizketa
lasai baten azken printza
ospakizunei bertso zahar-berriz
eskaini zenien bitsa.
Eta hau ez da azken puntua
nahiz begi ertza izan urtua
irriz indar, doinuz hitza
gure baitatik dabiltza.
Zure ilobak.
Aretxabaletan, 2026ko martxoaren 16an