1 2 »

Esker ona

Isabel Belar Olabarria

2016ko abenduaren 16an hil zen Angiozarren, 102 urte zituela.


Eskerrik asko egun hauetan babesa eta gertutasuna adierazi, hiletara etorri eta gurekin egon zareten guztioi.
Bihotz-bihotzez besarkada handi bana, familiaren izenean.

Laino handiak baztertuz
eta beti bidearen bila.
Mende bat igaro eta aurrera
gorputz txikitxo, bihotz haundi
gantxiloarekin abila
familian beti alai,
langile hiztun eta xume.
Gurekin betirako ama, amama
eta birramama Ixabel.

Bergaran (Angiozar), 2017ko urtarrilaren 2an.

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.