Oroigarria

Igor Gallastegui Ruiz de Eguino

2025eko abuztuaren 20an hil da, 53 urte zituela.

Gure lagun maitea, 
zure etxeko ateak beti zabalik, 
maitasuna bizimoduaren ardatz harturik eman diguzu beti zure onena.
Orain saminez betea utzi diguzu barrena, 
baina zure oroimen eta adoreaz egingo dugu aurrera.
Beti egongo zara gure bihotzean. 
Eskerrik asko zugandik jaso dugun maitasunagatik!

Zure Bergarako kuadrilla.

Bergaran, 2025eko abuztuaren 20an

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.