2017ko urriaren 24an hil zen, 57 urte zituela.
Lemari eutsi, jaso aingura
ipar izarran argira
Enbata eta olatu artean,
emun ametsei segida
Askatasuna abordatzeko,
bide bakarra hori da
Zure ondoan egongo gare,
itsasertzetik begira.
—
Eskerrik asko egun hauetan babesa eta gertutasuna adierazi
eta gurekin egon zareten guztioi.
Bihotz-bihotzez besarkada handi bana, familiaren izenean.
Arrasaten, 2017ko urriaren 31n.