1. Urteurrena

Encarna Larrañaga Lizarralde

1925-03-25 / 2022-08-26

Aitzan jaio zen ta ezkondu zen
Askarruntzera Enkarna,
mahaiaren bueltan kontu kontari
zenbat alditan izana.
Istorioak gure gogoan
gorde dira banan-bana.
Besteok zaintzen nola gogotik
egiten zenuen lana
gure artean dugu oraindik
zurekiko harremana.
Seme-alabak eta bilobak
josirik elkarrengana,
urtebeteren ostean ere
maite zaitugu amama.

2023ko irailaren 3an, 12:00etan, Bergarako Santa Marina elizan
urteurreneko meza ospatuko da.

Bergaran, 2023ko abuztuaren 28an.

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.