2025eko azaroaren 6an hil zen, 93 urte zituela.
Izeba maitea, eskerrik asko
egindako guztiagatik, eta are
gehiago izan zarelako: argi isil
bat, gure bidea beti pixka bat
argiago egiten zuena.
Ez zara inoiz ahaztua izango.
Zure familia osoak.
-
Ondra-meza zapatuan izango da, 19:00etan, Oñatiko Agustindarren elizan.
-
Bixenta agurtu dugun egun hauetan, bihotzez eskertu nahi dizuegu gure ondoan egotea. Zuen bisitak, zuen hitz samurrak eta isilean emandako besarkadek benetan lagundu digute.
Oñatin, 2025eko azaroaren 10ean